Oñatiko udala

LOTI EDERRAK antzezlana ezagutzen

Antzezlana zuzendu duen Ugaitz Alegriak azaldu digu Gluglu taldeak gurean antzeztuko duen istorioaren nondik-norakoa. "Loti ederra" ipuin klasikoaren moldaketa da igandean Santa Ana aretoan taularatuko dena. Musikaz eta dantzaz hornitua, haurrei zuzendu baina helduei keinu ugari egiten dizkien antzezlana dela esan digu.