Oñatiko udala

Larunbatean aurkeztuko dira Xabi Mendizabalek sortu dituen erraldoi txikiak

Bi Korpus dantzari irudikatu ditu Xabi Mendizabalek: neska, gona urdinez eta mutila, gona gorriz. Joanes Diezen laguntza izan du oraingoan ere, eta azken detaileak bakarrik falta dira Oñatiko bi erraldoi txikiak prest egon daitezen. Erraldoi berriak eramango dituzten mutikoek astean entsegatuko dute, pisu eta bolumenera egokitzeko.