Lankidetza hitzarmena sinatu dute Udalak eta Musika Bandak

Sinatze ekitaldia probestu da Oñatiko Musika Bandak dituen asmo berriak aurkezteko. Kontzertu denboraldia prestatzen hasiak dira, musika eskolarekin lankidetzan jarraituta musika banda gaztea sortuko da eta bandaren jarduera espazio berrietara zabaltzeko asmoa dutela adierazi dute Aitor Biain zuzendari berriak eta Iñigo Ugarte bandako lehendakariak.