Laida Bengoarekin "Oporrak bakean" programaz
"Sahararen alde" izenburupean hainbat ekintza antolatu dira gaur arratsalderako plazan; saharar herrialdearen errealitatea eta errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrei zuzentzen zaien "Oporrak bakean" programa ezagutzera ematea da helburua. Laida Bengoak programan parte hartzen du iaztik, saharar haur bat hartu baitzuen eta aurten ere hartzeko eskaera bete baitu. Bere esperientziaz aritu zaigu.