Lagundutako entzuketa Glu-Glu taldearen igandeko antzerki emanaldian
Entzumen eta ikusmen arazoak dituztenei ez ezik, euskara ulertzen ez dutenei edo antzezlanean "bisitatuko" diren herrialdeetako hizkuntza entzun nahi dutenei zuzendutako sistema da lagundutako entzuketarena. Glu-Gluk bere web atarian eskuragarri duen aplikazioa jaitsi eta mugikorra hartuta, wifi bidez konektatuko gara, antzezlana jarraitu ahal izateko. Sistemaren berri eman ditu Toño Pintok, konpainiako ekoizleak.