Oñatiko udala

Kultur etxean margo erakusketa jarri du Benjamin Picok

Oñatiko hainbat txokoren margolanak osatu arte itxaron du Benjamin Picok bere lana herrian erakusteko. Urteetan lanbide izan zuen errotulazioak ukitu berezia ematen die bere lanei. Kolorea asko maite duela aitortu digu eta Kultur etxean duen erakusketaz aspaldiko arantzatxoa kendu duela ere bai.