Oñatiko udala

"Klima aldaketaren aldaketa pagadietan" ibilaldia eta lanaz Julen Astigarragarekin

Baso-ustiaketa modu ezberdinek klima aldaketaren aurrean duten erresilientzia maila aztertu du Julen Astigarragak Artia mendiko pagadietan laginak hartuta. Ikerketa lana udalaren web atarian zintzilikatuta dago. Baina bertatik bertara ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango da larunbatean, ekainak 17, Artaso eta Iturrigorrira egingo den ibilaldian parte hartuta. Lanaz eta irteeraz hainbat argibide eman dizkigu Julen Astigarragak berak.