"Kide berrien bila" Oñati abesbatzan
Kide berriak topatzeko kanpaina hasi dute Oñati abesbatzan. Taldearen dinamika bertatik bertara ezagutarazteko entsegu-irekia egingo dute bihar, unibertsitateko kaperan (19:00). Asteburuan Talavera de la Reinara joango dira eta, handik bueltan, Gabonetako kontzertua prestatzen hastearekin batera, taldearen 60. urteurreneko ospakizunez arduratuko den lan talde berria martxan hasiko da. Argibideak eman dizkigute Mirengu Plazaola zuzendariak eta Roma Agirre presidenteak.