Oñatiko udala

KAROI 2023 Debagoieneko II antzerki jaialdia

Antzerkia debagoiendarrengana hurbildu eta eskualdeko antzerki programazioa sendotzea da KAROI 2023aren helburua, Debagoieneko Antzerki Plataformako kideek jaialdiaren aurkezpenean azaldu dutenez. Urriaren 20tik abenduaren 3ra bitartean antzerki emanaldiak, Ikusle klubak, tailerrak, mahai inguruak eta haurrentzako ekintza bereziak antolatu ditu DAPek, tokian tokiko beste eragile batzuekin elkarlanean.