Oñatiko udala

"Kantari" saioa Gaztelekuan, domekan

Goiena telebistako "Kantari" saioaren 8. aldia Bergaran hasi zen, urtarrilean. Orduan grabatutako artista gazteen lehen saioak asteburuan eman dira. Baina telebista kamerak Oñatira, Gaztelekura, etorriko dira igandean, herriko 7-11 urte bitarteko haurren kantu eta dantzak grabatzera. Saioaren aurkezlearekin, Beñat Arizabaletarekin berba egin dugu.