Jose Antonio Urteagak ultimatum-a eman du
Kale Zaharreko arropa biltegiko ardura uzteko ultimatuma eman du Jose Antonio Urteagak. Ekainaren 30ean utziko du, erreleboa izan ala ez. 21 urte luzez aritu da biltegia koordinatzen eta osasun arazoak tarteko behin betikoz uzteko erabakia hartu du. Pena du, zerbitzua bizirik dagoelako eta jende askok erabiltzen duelako, baina arduradun berria agertu dadin ekaina amaiera arteko azken epea jarri du.