Oñatiko udala

Jai-egitarauko azaleko irudiaz Ane Galdos egilearekin

Lehiaketara aurkeztu eta, gerora, saria irabazi duen irudia nahikoa garbi ikusi zuen Ane Galdosek hasieratik. Lagunen gomendioa jarraituz kanpandorrea marraztuta osatu zuela aitortu digu. Profesionalki diseinu grafiko arloan murgiltzeko asmoa duela ere azaldu digu aurtengo jai egiraraua irudikatuko duen sortzaileak.