Oñatiko udala

"Izan inurri" elkarteko oñatiarrak

Minbizi ginekologikoa duten eta izan duten hainbat emakumek osatzen dute Izan inurri elkartea. Oñatin, 14-15 bat biltzen dira. Elkartea ezagutzera emateko, eta finantzazioa lortzeko, bertso musikatu saioa antolatu dute abenduaren 16rako Santa Ana aretoan (19:00). Guztiaren berri eman digute Argiloiainek, Gemak, Laurak eta Nekanek.