Oñatiko udala

Iñaxio Ibarrondok bandaren zuzendaritza utziko du domekan

2 urtez jardun du Iñaxio Ibarrondok Oñatiko musika banda zuzentzen. Baina herrikoa ez ezik beste banda batzuk ere zuzendu dituela, eta beste banda batzutan jo duela argitu digu, zerrenda luze bat osatuta. 6 urte zituela hasi zen danborra jotzen Oñatiko bandan, eta "bere instrumentua" klarinetea bada ere beste hainbat musika tresna jo izan ditu.