IKUSMIN. Gazteentzako euskarazko irakurketa eta idazketa laborategia

LEINNeko hiru ikaslek garatu duten laborategia da IKUSMIN. Helburua, 12-14 urte arteko gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzea da, eurek sortuko dituzten ipuinen arteko lehiaketa baten bidez. Lau astetan, dinamika ezberdinak beteko dituzte ipuina lantzen eta puntuak pilatzen jarraitzeko. Argibideak eman dizkigute Uxue Iruretagoiena, Garazi Ramirez eta Maria Murgiondo sustatzaileek.