Oñatiko udala

"Ikusezinak. Oñatiko emakumeak lanean"

Artixa elkarteak osatu duen azken liburuaren izenburua da, eta horren haritik, Kultur etxean ireki den argazki erakusketarena ere bai. Lana osatzen Josefe Diaz de Tuesta eta Joxe Fernandez aritu dira nagusiki eta biekin berba egin genuen liburuaren aurkezpen eta erakusketaren irekiera ekitaldiaren ondoren.