Iban Guridi, paperik gabeko oñatiarra

Venezuelan, 2008an jaio zen egun Oñatin ikasten ari den gaztetxoa. Asier Guridiren semea, aitak beste identitate bat zuela jaio zen. 2013an atxilotu ondoren, ordea, Asierrek bere nortasuna berreskuratu zuen baina ezin izan du hori egiaztatzen duen agiri ofizialik eskuratu ezta semearen jaiotza erregistroa zuzendu ere.