HISTORIALDIA kontzertua, igandean

Denboraldi honetako seigarren eta azken kontzertua emango du igandean Oñatiko Musika Bandak: Historialdia. Historian zehar eta arlo ezberdinetan esanguratsuak izan diren hainbat pertsonaia gogora ekarriko dituen kontzertua izango dela argitu digu Aitor Biainek.