Hirugarren fasean dago Partaidetzazko Aurrekontuak 2026-2027 prozesua
Leheneste fasea gainditu duten proposamenen bideragarritasuna baloratzen ari dira udal teknikariak. Ondoren, azken galbahea pasa dutenak bozka fasean izango dira, bakoitzari dagokion aurrekontua zehaztuta. Argibideak Onintza Andres Partaidetzazko teknikariak eman dizkigu.