Oñatiko udala

Herriko Futbol Txapelketa, indartuta eta gaztetuta

13 talde arituko dira Herriko Futbol Txapelketan aurten. Horrek, hiruna partida asteburuko programatzea ekarriko du eta txapelketa bera luzatzea. Ordutegi kaxkarragoetan aritu beharko dute. Hala ere, txapelketa sendotu dela eta pozik dago antolakuntza batzordeko Mikel Biain.