Oñatiko udala

Hator, Hator-2023 kontzertua, igande eguerdian

Elkartasun izaera izango du aurten ere Gabonetako kontzertuaz eta Parrokiako Misio taldeak babesten duen proiektura bideratuko da kontzertuaren sarreretan jarriko diren itxulapikoetan batzen den dirua. Ginea-Konakrin neska gazteentzat joskintza eskola bat egiteko proiektua du Misio taldeak. Proiektuaren inguruko argibideak eta Gabonetako kontzertuaren inguruko azalpenak eman dizkigute Manu Egañak eta Aitor Biainek.