Oñatiko udala

"Gurasotasun positiboa" tailerra 8-12 urte arteko futbolarien gurasoentzat

Aloña Mendiko Futbol sailak bat egin du Alex Remiro eta Futbol Mas fundazioarekin gurasoei zuzendutako tailer hau Oñatin eskaintzeko. Futbol eskola, alebin, infantil eta kadete mailako neska-mutikoen gurasoei zuzenduta dago, mezu positiboetan oinarrituta, inguru seguruak eta babesleak sortu eta haurren eta gazteen ongizate emozionala bermatzeko.