Gotzon Urzelai, entrenatzaile lanetan ilusioz

Aloña Mendiko futboleko gizonezkoen talde nagusiko entrenatzaile lanetara itzuli da Urzelai, udan. Pozik dago Axier Ugarte laguntzaile izango duelako. Gorengoen mailan arituko den taldea gaztea dela, eta gogotsu daudela, esan digu. Oraindik egiten ari den talde da eta lasaitasuna eskatu du, liga txapelketa berriari hasiera eman bezperan.