"Geure mitologia. Potx eta Lotxen ibilerak"

Alabaren andereñoak eskatutako kopla batzuek sortzetik hasi zen abentura liburu-ikus-entzunezko bihurtu du Urko Egañak. Josu Zubia izan du bidelagun, beste hainbatekin batera: Potx eta Lotx pailazoak, Leire Derteano, Arantza Martin... "Geure mitoak. Potx eta Lotxen ibilerak" lanaren aurkezpenekoa Ataungo herri antzokian egingo dute asteazkenean, apirilak 6, 18:00tan.