Oñatiko udala

"Gerraren oihartzunak" bihar plazako frontoian

Ganbara Faktoriak prestatu duen ikuskizuna da, Aitor Biainek azaldu digunez. Hots eta Ganbara abesbatzekin batera, Miel Guridi arituko da narratzaile lanetan, Amaia Zipitria pianoa jotzen eta Xabier Regueiro aire akrobaziak egiten. Testuak berriz, Josu Zubiak idatzi ditu. Gerra gai generiko moduan hartuta, hiru bloketan banatutako ikuskizuna izango da.