Germinatuak, sendabelarrak eta gibela aztergai
"Naturaren erritmoetara elikadura, natura eta ongizatea uztartuz" tailer zikloari dagokion hurrengo hitzordua larunbatean, martxoak 11, beteko da. 11:00etatik 13:30etara elikadura plana berrikusi eta aztertuko da eta, bereziki, geminatuak landuko dira. Gainera, sendabelarren erabileraren inguruan sakonduko dute Natur eskolako lagunek. Zikloari dagokion 5. tailerraz argibideak eman dizkigute Amaia Diaz de Monasteriogurenek eta Amaia Aierbek.