Euskal Herriko I. Hika Topaketa Oñatin
Eltzian egingo da bihar, azaroak 10. Hitanoa berreskuratu eta indartze aldera han-hemenka egiten ari denaren topaketa izango da. Elkar ezagutu, beste esperientzia batzuk azaldu eta elkarlanerako aukerak aztertzeko foro izan nahi dute Euskal Herriko I. Hika Topaketa hauek, Idoia Etxeberriak esan digunez.