Oñatiko udala

Etxeetara bazkaltzera itzuliko dira Haurren Eguneko partaideak, igandean

51. Haurren Eguna "ohiko formatoan" egingo da igandean, Oñatzeko Julen Agirrek esan digunez. Haur guztiek herriko elkarteetan bazkaldu zuten iaz, talde burbuilak mantentzearren, baina etxeetara banatuko dira aurten, berriro. Haurrak bazkaltzera gonbidatu nahi dituzten herritarrek Oñatzekin jarri behar dute harremanetan.