Etorkizuneko musika eskola irudikatzen
Udal gobernu taldearentzat proiektu estrategikoa da etorkizuneko musika eskola, baina nolakoa izan behar du? Zein proiektu pedagogikori erantzun behar dio edota nolako gobernantza eredua izan behar du? Guzti horretaz eztabaidatzeko lanketa saio irekiak egin dira. Horien balorazioaz eta eman beharreko hurrengo urratsez galdetu diogu Iñaki Olalderi, kultura batzorde-buruari.