"Eta orain gu goaz" liburu berriaz

Udal liburutegiak antolatutako Idazketa lantegian aritu ziren zazpi lagunen ipuinak eta aikuak jasotzen ditu "Eta orain gu goaz" liburuak. Gaur arratsaldean, 19:00etan, aurkeztuko dute Kultur etxeko zinema aretoan baina, aurrez, Oñati Irratian presentatu digute Edurne Erauskinek eta Aimar Uribesalgok, egileetako bik.