Eskubaloiko entreanatzaileentzako kongresua asteburuan
Aloña Mendiko Eskubaloi sailaren 50. urteurreneko ekitaldien baitan antolatu da Kongresua Oñatin, Iñaki Mendarozketak azaldu digunez. Egitaraua osatzearen ardura, Entrenatzaileen Eskola Nazionalak hartu du eta goi mailako hizlariak izango dira Eltzian, larunbatean eta igandean.