Oñatiko udala

"Escuchando a mi alma" liburuaz Jose Antonio Villarrekin

Fikziozko lehen eleberria du Jose Antonio Villarrek "Escuchando a mi alma" liburua eta Kultur etxean aurkeztuko du arratsaldean. Aurrez, gurean egon da eta lana gazteleraz argitaratu duen arren, sorreran, euskaraz idatzi zuela azaldu digu. Beste hainbat xehetasun ere eman dizkigu gerra-ostean girotutako istorioaz.