Oñatiko udala

Erraldoiak zaharberritu dira

Iñigo, Katalina, Andre ederra eta Maurizio dira herriko lau erraldoien izenak eta laurak apainduta, edertuta, ikusi ditugu aurreko bi asteburutan Zubikoako frontoian eta San Miel Txiki jaixetan. Zaharberritu egin dituzte. Xabi Mendizabal eta Joanes Diez aritu dira zaharberritze lanetan eta egindakoaren inguruko xehetasunak eman dizkigu Xabi Mendizabalek berak.