Emakumion Etxiaren barne antolaketa
Hiru eztabaida saioren ondoren aurkeztu du Juntura Arkitekto taldeak Emakumion Etxiaren barne antolaketa aurreproiektua. Emakumeek azaldutako beharrak eta nahiak hiru solairuko etxean egokitzen saiatu dira, eraikinaren ezaugarriekin eta indarrean den legediak agindutakoarekin uztartuta. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren Edurne Izagirre arkitektoarekin eta Ione Arriolabendoa Berdintasun teknikariarekin berba egin dugu.