Oñatiko udala

Emakumeen etxea irudikatzeko prozesuaz

Kale Zaharreko 13 zenbakidun eraikina erosi du Udalak Emakumeen etxea egokitzeko. Egitasmoa estrategikotzat jo zuen gainera gobernu taldeak. Baina... nolakoa izan behar du Oñatiko emakumeen etxeak? Parte-hartze prozesu baten bitartez eztabaidatu eta zehaztu nahi dela aurreratu digu Berdintasun teknikari Jone Arriolabengoak.