Elkarzabal proiektua ezagutzen

Caritasera hurbiltzen ziren migranteekin elkarlanean diru-iturri izan zitekeen egitasmo gisa hasi zen Elkarzabal. Urrintxo inguruan utzitako ortu bat lantzen hasi ziren orain 8-9 urte eta egun Zubillagako Erguña Etxebarri baserriko terrenotan ari dira lanean. Pozik daude, salmentak handitu dira eta bertan lanean ari direnen egoera hobetzeko modua ikusten dute. Protagonistekin, Pototo, Alama eta Juanmarekin berba egin dugu.