Oñatiko udala

Elkar Heziko talde bat IV. filosofia olinpiadetan irabazle

EHUk antolatutako IV. filosofia olinpiadetan parte hartu dute Elkar Hezi ikastetxeko lehenengo batxilergoko ikasleek, ikus-entzunezkoen atalean. 10 taldetatik 4 ostiraleko finalerako sailkatu ziren eta horietatik bi azken aurkezpen saioan aritu ziren; batzuk lehenengo saria irabazi zuten eta besteek hirugarrena. Lehen saria eskuratu duten Maddi, Paula eta Urdinekin egon gara.