Oñatiko udala

Elikadura eta natura uztartuz tailer berria, bihar

Neguari egoki aurre egiteko birikak bereziki zaindu behar ditugu. Barrura begira jartzeko urte-sasoia dugu udazkena eta horretarako prestatzeko, lekaleak, pure eta zopak jaten hasi behar dugu berriro. Naturaren erritmoetara elikadura, natura eta ongizatea uztartuz osatuko den 8. tailerra 11:00etatik 13:30etara egingo da bihar Natur Eskolan, Amaia Deiaz de Monasteriogurenek azaldu digunez.