Ekainaren 30ean Eskolako okindegia itxiko da

170 urte daramatza Aristegi familiak ogia egiten eta 150 inguru Eskolatxoko okindegian. Baina familia negozioa ixteko unea iritsi da. Ekainaren 30ean itxiko da Eskolatxoko okindegia. Hala jakinarazi digu, familiaren okin historia errepasatzearekin batera, Luis Aristegi Letamendik, Eskolatxoko azken okinak.