Oñatiko udala

Eguberriko irratsaio bereziaz Mikel Aranbururekin

Urteak daramatza Mikel Aranburuk Eguberriko irratsaio berezia egiten; hainbeste urte, zenbat diren ere ez dakiela. Hori bai, gogoan du hasi zenetik behin bakarrik egin duela kale. Baina badu zerbait berezia Eguberritan herritik kanpora dauden oñatiarrekin berba egin eta jaioterriarekin harremanetan jartzeak,, eta ahalegin horretan arituko da abenduaren 25eko goizean ere.