EAEko dantza tradizionalen katalogoa

23 laguneko taldea ari da azken urteotan EAEko dantza tradizionalen katalogoa osatzen, tartean Maite Irizar oñatiarra. Zein lan egin duten eta egiteko oraindik zer geratzen zaien azaldu digu. Dantzak ez ezik, doinu baten erritmora "dantzatu" eta erabiltzen diren beste elementuak ere jaso dituzte, izan kastañuelak, izan erraldoiak....