Debagoieneko Gurutze Gorria ezagutzeko Ate Irekiak
Elena Ibarrondo boluntarioak eman digu eskualdeko Gurutze Gorriaren lanaren berri. Baina bestelako azalpenak jaso ahal izango dira igandean Elorregin, Ate Ireki jarduna osatuko baitute. Ibilgailuak eta instalazioak barrutik ikusteko aukera ere eskainiko dute goiz partean.