Oñatiko udala

Debagoienatik ari gara!

Ernaik 10 urte bete dituela eta "Debagoienatik ari gara" aldarrikapen eta ospakizun egitaraua antolatu da larunbaterako. Ernai gazte antolakundeko bi kide, Aimar Loiti eta Eneritz Osinaga, hurbildu dira gure estudioetara, urteurrenaz, antolakundearen erronkez edota Elorrion apirilean egingo duten topaketaz aritzeko.