Burrunda Faktoria kultur elkartea
Larunbatean aurkeztu zen Burrunda Faktoria Antixena gaztetxean eta taldeko bi kide irratian izan ditugu gaur. Herriko musika eskaintzan eragiteko asmoz hasi zen taldea dela adierazi digute, baina kultura munduan, orokorrean, eragiteko asmoz dihardutela adierazi digute. Kultur programazio finko bat osatu eta mantentzeko bokazioz hasi direla zehaztu digute Julenek eta Enekok.