Oñatiko udala

"Broken legacy" taldearen disko berria ezagutzen

Ortzimuga du izanburu "Broken legacy" taldearen bigarren diskoak. Udan grabatu zuten Asuan eta urtarriletik hainbat abesti-aurrerapen zabaldu dituzte sare sozialetan. Larunbatean egingo dute lan berriaren aurkezpen kontzertua Antixena gaztetxean, Letagin eta Galahea taldeekin batera. Aitor Atxa eta Pello Uriarte Broken legacyko abeslari eta gitarra joleetako bat izan ditugu gaur Oñati Irratian.