Bizitzak erdigunean: Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista bat. 1950-2020

Selma Huxley Barkham bekaz osatu den bigarren ikerketa lana liburuan jaso dute Jone Arrazolak eta Miren Arangurenek. Baina haratago joanda bi lan saio ere burutu dituzte amatasunaz eta etxeko langileen egoeraz. Hirugarren saio bat prestatuta zuten zaintza lanen demokratizazioaz baina ez zen egin, nahikoa jende ez zelako bildu. Egindako lanaren balorazio orokorra egin dugu ikerlariekin.