Bihotz-biriken suspertzea eta desfibriladoreak

Lehen sorospenak oso garrantzitsuak dira, zer esanik ez bihotza gelditu denean. Udalak bost desfibriladore jarri ditu herritarren eskura 24 ordutan, baina erabiltzeko orduan jarraitu beharreko protokoloa ezagutzea oinarrizkoa da. Argibide horiek eta beldurra kentzeko ahalduntzeaz arituko dira hiru erizain bihar Santa Ana aretoan, 18:30tan. Horietako batekin, Gema Bikuñarekin berba egin dugu.