Oñatiko udala

"Belaskua" txakolinaz Jon Urzelairekin

XIX. mendean jada mahastiak zituzten Belaskua baserrian, baina etxea berritu ondoren eta ganaduzalea ez zenez, bide horren aldeko apustua egin zuen Jon Urzelaik. Egun, etxe inguruko hiru sailetan, bi hektarea eta laurden mahasti ditu. Mahats bilketa amaituta udazken lasaia izan eta gero, kimatze edo poda betean dabilela esan digu.