Oñatiko udala

Behobia-Donostian helburua bete du Iñaki Igartuak

Orain sei hilabete probatu zuen handbike-a Iñaki Igartuak eta ordutik entrenatzen eta lasterketa ezberdinetan parte hartzen ari da. Torreauzoko krosa izan zen lehena eta Behobia-Donostia egitea helburu zuela aurreratu zuen. Domekan egin zuen eta ordubetean osatzeko helburua beteta gainera, 46'43" denbora egin baitzuen. Oso pozik azaldu zaigu.