Oñatiko udala

"Baserritik zuretzat" egitasmoa ezagutzen

Ederto harakinen elkarteak eta EHNE sindikatuak sustatutako ekimena da "Baserritik zuretzat" izenekoa, Jesus Odriozola harakinak azaldu digunez. Komertzio justuaren filosofiari jarraitzen diote; ekoizleek, gure baserritarrek , diru-sarrera duinak izan ditzaten. Horretarako ekoiztutako kalitatezko produktuak zabaltzeko sarea jarri dute Edertoko harakinek, bitartekoak ezabatuz.